Ça va bonsoir, je m'appelle Monsieur leCrêpe
Je ne viens pas de Paris, mais j'ai des oiseaux dans la tête
Bat-bi, bat-bi, check, microphone check
Cuz I'm a fokin MC eta horretarako behar dena daukat
Show some respect, mikrofonoa hartzen badut
Panorama aldatzen dut eta, pull it up selektah
Eiou eiou, txat gutxiago rap gehiago
Peiotez tope bazeunde bezala gurtu nire sekta
Ireki begiak eta itxi leihoak, oles egidak
Ez utzi Aladinen zapatilak dantzatzen ez dakienari
Clipperrari klik, ez du gasik, eske kasik
Nahiago dizkiat nire sasiak, hire loreez ez diat ezer jakin nahi
Ez nauk hirekin ari, hik ez daukak nire katxerik pagatzerik
Eta egia esateak antena bat tente jartzen dit
Gezurra ematen dik baina kasik ez dut federik tovarisch
Nahiko nuke goizetan zerua behera eroriko balitz
Ezohiko flowa, selektah lowa
Teleberriak herri honi berriz gezurra esan dio ba
Hemen infernutik bota zuten piromano bat
Poeten sasikumea, bertsolarien iloba, GAME OVER
Har ezak erratza, orain garbitu Juantxoren koba
Utz ezak lasai arkatza, ez hadi larritu, ailegatuko da
Zain ezak baratza eta ahaztu modak
Etiketa beltzari ez bota soda, tenemos droga
Tok-tok! Sofanbeltz bueltan da
Ze mierda uste huen ba? I'm the fuckin Black Mamba
No time for samba, gaur itzulipurdirik ez
Ipurdiak mugiarazi ditugu ja bastante, orain eseri bitez
My sound just got kill it, you sit down and just feel it
In my town ez daude artixtak, dago jendea zintzilik
Eta bitartean zu isilik. Kontuz ibili pana
Gurekin bukatzen duten egunean joango dira eta zugana
Badaukazu lana, entzun esana. Hainbat disgustu, hainbeste kana
Hamaika susto amari emanak, baina gustuarekin jartzen dizkiat nik
Paperean nire paranak, dantzan enparantza denak
Gutaz harro legoke nire izeba Amaia zena
Sentitu zama, cabrón. Mujer=andrea, hombre=gizon
Eta Bixkorri manzana. Denak estilo Perurena
A ver si les funciona. Big up originala denari
Baina alaporai, zu eta zure antzezlanari
Bye bye, segi jo eta su mierda guztiei esaten "bai, bai"
Ari dira nortasun apurra azokan jartzen salgai
Marrazoak ez du jaten algarik, nik ahal badiat
Hortzik gabe utziko dut, ez du probatuko ezta saldarik
Berriz esango diat, jarrera ez dago eta salgai
Harrapakari asko dabil eta denak daude zain-zain
Benga, banaka etorri, try, try, hasitakoan gelditzeko
Ez nauk eta izango gai. Hik nahi bai
Standby-en nengoen, ez OFF-en
Mallorcan banengo bezala zwei kartoffeln
Nire gogoak ez daude Ibizan edo Magalouf-en
Sartu nituelako txikitan hatzak entxufean
Maxusenetik ez gatoz xuxen
Bi mutil kozkor seko mozkor hortxe, kruzean
Bateria bukatu arte ereserkiak entzuten
Vinnie Paz, Nas, MDE Click eta Wu-tang
Hartu nuen mikroa, eta mikroak hartu ninduen ni
Eta ordudanik ez dago mapamundirik ene mugak kokatuko dituenik
My shit is a Sputnik, lo vuestro es un ovni
Ey hommie tranki, don't be panic
Ba omen duzue planik, orain; ez dakit ba nik
Inork ez zuen esan erraza izango zenik
Gaur inork ezin du esan Euskeraz ezin denik
Classic shit, pureta betidanik
Motherfuckers want a hit, nik hemen dakarkit
Ezagutzen naute ondo nire herriko tabernariek
Ezin esan gibelari ematen ez diodanik lanik
Batek daki non dagoen iparra, gaur Ibarran, barran
Barra-barra jarrak eta barrak. Birraren aparrak
Uzten dituen marrak eta koadernokoak dira
Juantxok probatu dituen bakarrak, aiba nire zaparra
Tinta eta pattarra, barrea eta negarra
Pilotan txarra, dominarik gabeko paparra
Eskubiz hainbestez, ezkerrez pixa egiteko ere ez
Ez da jaio moztuko didana niri kalparra
Erne, lakarra nator eta, odola borborka
Rap hardcore bat zor da, harmailak orroka
Deabruak abantaila hartu dit gure borrokan
Rap hardcore bat zor da? Ba hasi eta buka
Hau eta gero denak ostrukak, niri asko inporta
Batzuk Mmonekin dantzan, ni Momorekin txortan
Sodoma eta Gomorra zuen jauregiko kortan
Gero aber ume horren aita nor den
Craig Hodges-en azpitik dago Jordan
Eta ardi beltzez jantzita dago zain otsoa bordan
Arima bete orban, honi ez esan urban
Kaleetatik zetorrena ikusi nora joan den
Hainbeste txakur-jan kruzatuta kurban
Nola izan haren honen esklabo eta sultan?
Dena bukatzeko gogoa ematen du honek batzuetan
Baina barkatu Juan, horrela tokatu huen
Zein da ba numbah one? Zein da ba laba daukana ahoan?
Estilo padawan, erdi lo dagoenak badaki zer daukan
Esnatzeko dauzkala oraindik beste bi laurden
Hartuko diat erretiroa baina ez aurten
Bitartean, hil artean, erraz noa ardi tartean
Batzuetan musak bisitan datozkit gauean
Ez al da ikusten errimak zenbat maite nauten?
Esku batean Chouen eta bestean Mosku
Lotuta naukaten kateak ezin moztu
Ispilu bat naiz ni, hori ez inoiz ahaztu
Eta islada zu zara porke parean naukazu
Hor daukazu Arantzazu, bilatu idoloak han
Hemengo mamu kuadrillak jartzen nau ni kolokan
Total, hemendik gutxira denak betiko lotan
Meanwhile take a ride on my jonderico loka!
¿Es un canuto o es mi mierda la que te coloca?
Depresio bat eta resaka dauzkat ate-joka
Hustuta kopa, eta hala ere topa, ¡choca!
Ez badut nik egiten zeinek salbatuko du Hip-Hopa?
Biraoka nire buruari ari natzaio
Ez nintzelako zain egoteko jaio
Zuretzako elurra, nik honen kea nahiago
Sartu nahi duzuna baina ez sartu zipaio
Aio Aio! C'est la vie, avant de partir en exil je deviens des maquis
Mon ami, kondaira bat: Anbotoko Mari
Egiazko gizon bat: Arakamatar Joxe Mari
One, two, three, Monsieur leCrêpe inna di rap stylee
If you come to test zer dagoen hemen barruan
Jakin nire erreferente politikoa dela Garbiñe Biurrun
To the boom, to the bap, to the boom boom bap
Aurrena erein eta erein, eta gero datoz uztak
Eta hala ere batzuetan goxoagoak dira basoko masustak
Hartu batzuk baina gainontzekoentzako utz ezak
Zein kolarekin pegatzen dira nire puskak?
Nola gelditu nora doan ez dakidan obus bat?
Zein dabil esku-huska alfonbra honen gainean hanka-hutsik?
31 eskutik? Ez dago musik
Segi garbantzuak kontatzen, you don't mind the music
Zenbaki ederrak baina abesti itsusiak
Nahi omen dituzu fanak, nik dauzkat entzuleak
Marino Lejarreta ez zen Alex Zülle
I keep it old school-en, ez nintzen txarra eskolan
Galtzen nintzen ez nuenean marihuana eta alkohola
Eta oraindik ere nahiko lan, eta igual ez zaizu axola
Baina behintzat ez naiz un puto EskirOlaizola
Tolosako elkarte baten izena da Gure Kaiola
Zure taldearen arrakastaren izena da Paiola
Zure managerra daukat oraindik baba dariola
Bai baitaki zer egin behar den, bai, baina ez daki nola
Ez nuen ikasi ikastolan baina egiten ditut mila eskulan
Ikasi nituenak kalean eta Terrasen txabolan
Bakoitza bere kobazuloan, bakoitza bere bolan
Ni nire estilo txuloan, zu putetxeko kolan
Inor ez da galtzaile bere pelikulan
Pipiak jota daude, zuloak egituran
Denak itxituran, bata bestearen aldamenean
Etsaiez nahastea herri-kirola da hemen
Politak dauzka posturak baina sakea motel
Kaletikan entzuten dut: "emaiok motel!"
Ikasi dut paseak egiten aurreneko tokean
Eta dejadarik hoberenak errebotean
FATHERFUCKERS