Lyrics

Betileekin Bihurri Kilima bila hasi Eta kontraesanak Aurkitu Elkarren kontra etzanak Bi gorputz zauritu; Borrokan, Orroka Ezin gelditu. Zure goiko ezpainak Nire beheko ezpain Zure barrura egin Dudanean labain Zure goiko ezpainak Nire beheko ezpain Kanporanzko bidea Sasitu zait orain Bertigoekin Dardarti Promesetan nahasi Hondarrezko harreman; Poliki Zenbat hartu, zenbat eman Jaustean nola jaiki Zalantzaz, Arantzaz, Ezin eraiki Irribarre egiten Ahaztuta bi ezpain Bihurtu zaizkidanez Orbain, kalte-ordain Irribarre egiten Ahaztuta bi ezpain Nire barrua sasiz Beteta dut orain Beti nirekin Bakarrik Ametsak desikasi Norbera askegune Inori Zor diozuna hutsune Osorik Indartsu Ezin erori Ezin, indar zu Josita dauden haiek Ez direnez ezpain Gozatzeko ardura Hartu dut nire gain Josita dauden haiek Ez direnez ezpain Bidezidor berritan Galduko naiz orain
Writer(s): Borja Anton Pajares, Julen Idigoras Anitua, Olatz Salvador Zaldua, Ane Labaka Mayoz Lyrics powered by www.musixmatch.com
Get up to 2 months free of Apple Music
instagramSharePathic_arrow_out